Sortu zure lana edo Zuk zeuretzat lan egin. Heldu den azaroaren 13an, Donezteben, Malerrekako Mankomunitatearen egoitzan hasiko den tailerraren izenburua da. Langabezian edo lanean arituta ere, norbere lanpostua sortzeko asmotan dabiltzanentzat edo berriki jardueraren bati heldu dionarentzat tailer aproposa izan daiteke Cederna-Garalurrek antolatutako hau.
Teoria eta praktika konbinatuz, ideia berriak sortzea eta nork bere lana izateko proiektuak garatzea bilatzen eta motibatzen dute tailerrean. Baliabideak edo estrategiak eman nahi zaizkie nork bere lana sortzeko asmoa dutenei, aukera emanez jarduera bati heltzeko segurtasunez; hau da, non 'sartzen' diren kontrolatuz.
Mikel Belascoain, aholkulari eta sortzailea, izanen da irakaslea. Hark badaki berak izandako eskarmentuz zer den nork bere lana sortzea. Horretaz gain, berriki, bere izaera berritzaileak proiektu sortzaile bat batera finantzatzera bultzatu du, taldeko finantziazioaren bitartez.
Prestakuntza hori 'Enpresa txikiendako prestakuntza, 2013 CED – 2014-2015 Aurrekontua' izeneko proiektuan bultzatzen den ikastaro-programaren barnean kokatzen da. Proiektuak 27.500 euroko aurrekontua du, eta 'LGENF' Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak eta Nafarroako Gobernuak finantzatzen du, Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren bidez.
Argibide gehiago: 948625122 telefonoan edo bidasoa.admon@cederna.es helbide elektronikoan.