Otaegik eta Patxi Olazar doneztebarrak irabazi dute erremonteko promozio txapelketa. Urriaren 19an Galarretan jokatutako finalean 31-40 irabazi zieten Etxabe II eta Labakari. Hasiera hasieratik nagusi izan ziren urdinak eta merezimenduz eraman zuten txapela. Patxi Olazarrek partida bikaina jokatu zuen eta bere esperientzia nabarmendu zuen norgehiagoka menpean edukitzeko. Gorriak beti gibeletik izan ziren markagailuan, baina 18-20koa bitarte ez zuten aldea sobera handitzen utzi (10-15ekoa izan zen tarterik handiena). Baina partida erditik aitzinera alde hori handitzen joan ziren eta azkenean 31-40koarekin nagusitu ziren Otaegi eta Olazar.
Urriaren 19ko emaitzak Galarretan
1. Matxin VI-Aizpuru III, 35; Ezkurra II-Larrañaga, 29
2. Etxabe II-Labaka, 31; Otaegi-Olazar, 40 Promozio Txapelketako finala
3. Urriza-San Miguel, 30; Uterga-Juaristi-Barrenetxea IV, 40
4. Matxin III-Zubiri, 30; Urtasun-Saldias, 27