Baztan eta Xaretako herri eskoletan LOMCEren kontrako mobilizazioak prestatu dituzte.
Urriaren 21ean, astelehen arratsaldean, pankarta eta propaganda tailerra izanen dute. LOMCEren aurkako materiala prestatuko dute maisu-maistra guztien artean, eskola guztietan jartzeko. LOMCE EZ irudia osatuko dute Iruritako Erreboteko plazan.
Urriaren 24an, ortzegunean, LOMCE EZ! irudia osatuko da eskoletan, maisu-maistra, ikasle eta gurasoen parte hartzearekin eta arratsaldean Iruñeko manifestaziora joanen dira.
Urriaren 31n, ortzegunarekin, elkarretaratzeak eginen dituzte eskola guztietan arratsaldeko 5etan.
Akitzeko, azaroaren 7an, ortzegunarekin, LOMCEri buruzko bilkura informatiboak eginen dituzte gurasoentzako.