Urriaren 6an ekitaldi berezia izan zen Leurtzako urtegien inguruan. Hegaztien nazioarteko eguna izaki, eta Nafarroako Hegaztien Jarduenaldien 4. edizioaren barrenean, ateraldi ttiki bat izan zen Leurtza inguruan. Bertan, Edorta Amurua abeslariak kantu batzuk eskaini zituen eta Patricia Furlong-ek olerkiak irakurri zituen, urtegiaren inguruan paseatuz. Ekitaldi xumea izan zen, baina benetan berezia eta sentikorra.