Ez da gauza berria, lehen ere aipatu dugu, eta ematen du herri gehienetan gauza bera gertatzen ari dela, baina bisitari hagitz gutti etorri da gure herrira bestetan. Garai batekoak ikusita... Hori bai, Foralak egon ziren herri sarreran ortziralean eta Guardia Zibila plazan larunbatean. Ez zuten negozio haundiegirik egin.
Hala ere, betiko ekitaldiak ospatu ziren, herri giroan, bigarren kuadrilen afaria erraterako. Berriz ere afari ederra prestatu zuen sukaldari talde eskuzabalak.
Aizkora apustua, tortila lehiaketa, trikitixa emanaldia, bertso bazkaria, gustura egoteko aukera aunitz!