Aurtizko bestak

Arkaitz MINDEGIA 2013ko urriaren 17a

Guttiago falta da Aurtizko bestetarako. Azaroaren 7tik 11ra izanen dira, San martin egunarekin bukatuz. Egitarau polita ari dira presta­tzen gazteak. Bertze urteetan bezala mus txapelketa, trikitixa jaialdia, herri bazkaria bertsolariekin, postre lehiaketa… izanen dira. Larunbat gauean Irunberriko Altxatu taldea etorriko da. Beraiekin batera talde sorpresa izanen da eta gaua giro onean segitzeko, Trikidantz taldearekin dantzatuz ema­nen diote hasiera igande goizari. Gainera, larunbateko kontzertuetan sorpresak ere izanen dira. Hurrengo alean egitarau zehatza ja­rriko dugu, baina apuntatu hitzordua agendan eta animatu!
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun