Pulunpa eskolako gaztetxoak jadanik goiz eta arratsaldez burubelarri dabiltza. Baina urtean zehar ere hainbat eta hainbat ateraldi antolatzen dituzte. Urriaren 20tik 26ra Errioxako Ezcaray herriko aterpetxera doaz. Haurreko urteetan, English week egitasmoaren bitartez Irunberrrin, kanariar uharteetan eta hainbat lekutan izan eskolako 5. eta 6. mailakoak. Oraingoan, berriz, Espainiako Hezkuntza Ministerioak antolatutako "Inmersion Linguistica Ingles" deialdian parte hartuko dute. Malerrekako herrietako eskoletako 25 ikaslez osaturiko taldea joanen da, bertako bi irakasleren laguntzaz. Beintza-Labaien, Narbarte , Sunbilla eta Iturengo ikasleekin batera Galizako Pontevedrako beste ikasle talde bat izanen da astea pasatzen. Egitasmo honetarako Nafarroa osotik bi talde aukeratu dituzte eta horietako bat Malerrekakoa da.