Ruper Ordorikak kontzertua emanen du Herriko Etxeko Ganbaran

Arkaitz MINDEGIA 2013ko urr. 17a, 19:19

Azukre koxkorrak azken diska aurkeztuko du Ruperrek. Artxiboko argazkia

Malerrekako Euskara Zerbitzuaren Kultur Ibilbidearen baitan etorriko da oñatiarra

Udazkeneko lehen egun hauetan ehiztariek hasi dute beraien uso denboraldia. Gaurgero eskopetak, kartutxoak eta nola ez gogoak prest dituzte, puestora bueltaxka emateko. Naturak ematen dizkigun gauza goxoak ere dagoeneko ateratzen hasiak dira, nahiz eta gu­tti izan onddoak hemen ditugu, pixka bat esperatu beharko dugu gaztain morkotxak ireki eta gaztaina hartzeko, gero suan danbolinean sartu eta sagardo goxo goxoaren lagun­tzaz gozatzeko!!!
 
RUPER ORDORIKA
Urriaren 31n kontzertu bikaina izanen dugu Herriko Etxeko ganbaran. Malerrekako euskara zerbitzuak antolatuta, Ruper Ordorika oñatiarra etorriko zaigu. Oso kantari ezaguna dugu Ruper, hamasei diska kaleratuak ditu dagoeneko, 1980. urtean Hautsi da Amphora izan zen lehena eta azkena berriki atera duen Azu­kre koxkorrak. Bertzalde bizpahiru diska ere atera ditu Mugalariekin batera eta Hiru Trukurekin. Hainbat eta hainbat abesti izan ditu famatu eta entzunak, horien artean Ez da posible, Zaindu maite duzun hori… Bere azken lana aurkezteko biga­rren kontzertua izanen da Iturengoa, Baionako­a­en ondotik. Azken diska honetan Euskal He­rriko talde batzuen kanten bertsioak egin ditu, bere ukitua emanez

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun