Aitzineko urteetan bezala, aurten ere urriko lehenengo astebukaerak Nafarroko Onddo eta Xixen kofradiaren besta ekarri digu. Bertan Zubietako joaldunak; Julio Pedro Lafuente Lopez, Nafarroako Unibersitate Publikoko errektorea; Xabier Lorente, Bartzelonako Ramon Llull Unibertsitateko gerontologia hezkuntzako irakaslea eta Jose Luis Sanchez Muniain, Nafarroako Gobernuko Kultura, Turismo eta Harreman Instituzionalerako kontseilaria izendatu zituzten ohorezko kofrade berri.
Arangurengo koralak abestu zuen mezan eta meza ondoren kontzertu bat eman zuen. Izendapenak egin eta kofrade berriei zapelak eta kapak eman ondoren, bestak frontoian izan zuen segida. Bertan, onddoekin egin zituzten platerak eta jendetzaren artean, txistorra, gazta eta urdaiazpikoa ere banatu zuten. Besta akitzeko kofradeek bazkaria izan zuten Elgorriagako bainuetxeko jatetxean eta horrela mahaiaren bueltan, bukatu zuten bestaren hogeigarren edizioa.