300 txirrindulazalek parte hartu dute Bidasoko Bide Berdeko VII. BTT Martxan

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 17a

Behobitik Bertizera joan dira helduak eta ttikiek bi ibilbide izan dituzte aukeran

Behobia eta Bertiz lotu zituen irailaren 29an egin zen BTT martxak. Bertizko Turismo Par­tzuergoak antolatu zuen zazpigarrenez, eta ai­tzineko urteetan bezalaxe hiru ibilbide ja­rri zituzten aukeran, helduendako bata (Behobia eta Bertiz arteko 42 kilome­troak) eta hau­rren­­dako eta familiendako ber­tze biak, (Behobia-Endarlatsa, 7 kilo­metrokoa eta Sunbi­lla-Bertiz, 15 kilometrokoa). Denera 300 bat txirrindulazale atera ziren­.

EUROPAKO LANKIDETZA EGUNA

Aurten, Lurraldeen ar­teko lankidetzaren eguna ospatzeko, Pirinioetako Lan Elkarteak, POCTEFA programaren kudeaketa agintari gisa, bat egin du Circuldouce egitasmoko baz­kideek antolaturiko ekitaldiarekin. Programa ho­nen bitartez, Lapurdi­ko Getaria eta Bertiz arteko 60 kmko bidea egokitzen ari dira. Helduei eta haurrei zuzendutako animazioak, tailerrak eta lurraldeko produktuen dastatzeak izan zituzten Endarlatsan, ibilbiderik laburrenaren helmugan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun