Herriko dantzariek emanaldi ederra egin dute aurten ere

Maider PETRIRENA 2013ko urriaren 17a

Emanaldi gustagarria eskaini zuten herriko dantzariek bosgarren urtez. Maider PETRIRENA

Hamabortz dantzako jaialdia eskaini zuten irailaren 28an

Azken bost urteetako ohiturarekin segiz, Dantza Jaialdia eskaini zuten Sunbillako haur, koxkor eta helduek irai­laren 28an. Ohikoa denez, izugarrizko giroa izan bertan. Osotara 15 dantza dantzatu zituzten: Belauntxingoa, Neskatxa, Txulalai, Zapatain, Talo-talo, Esku dantza, Kontra dantzak, Polka, Sunbillako jota eta porrusalda, El Ciego, Bailaos, Sorgindan­tza, O­tsagabia, Makil-ttiki, Arrantzaleak eta buka­tzeko Betteluren fan­dan­goa gaiteroek, txistulariek eta akordeoilariek lagunduta. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun