Euskara praktikatzeko aukera ematen duen Solaslagunak gero eta jende gehiago mugiarazten du

Gurutze PIKABEA 2013ko urriaren 17a

Zazpi lagunek osatzen dute ortzegunero Berako Gure Txokoa elkartean biltzen den Solaslagunen taldea: Jokin Iturria bidelaguna da, eta Fermin Esnaola, Bibiano Elzaurdia, Pello Irazoki, Marisa, Asier Na

Joan den urtean 76 lagun ibili ziren Baztan, Bortziriak eta Malerrekan

Euskaraz ongi dakitenen laguntzarekin, euskara ikasleei karrikan euskaraz aritzeko bidea ematen dien Solaslaguna ekimena aurten ere martxan da. Guztira hamaika taldek errepikatuko dute Baztan, Bortziriak eta Malerrekan. Hala ere, norbait interesatua egonez gero, apuntatzeko aukera urte osoan izanen du.

 

G. PIKABEA

Edozein hizkuntza ikas­­teko modurik eraginkorrena erabiltzea da. Eta euskaldun be­rriek ere solastuz eta praktikatuz ikasten dute euskaraz ongi aritzen. Horretarako paratu dute martxan So­las­laguna ekimena ber­tze urte batez: euskaraz so­lasteko ohitura duten lagunak edo euskaldun osoak –bidelagunak–, solasteko ohiturarik ez dutenekin –bidelariak– bil­tzen dira denbora jakin batez euskaraz solas­ daitezen. Astean behin ordubetez biltzea da konpromisoa. Non elkartu eta zer egin, hori taldeak erabakiko du. Ba­tzuk pasea­tzera joaten dira, bertzeek kafea hartu nahiago dute, kirola egiteko apro­be­txatzen dutenak ere badira, edo musean ari­tzen direnak ere bai... Bidelagunaren papera ez da bidelariei zuzentzearena eta erakustearena, ho­rretarako euskaltegiak eta irakasleak baitaude, lagun arteko elkarrizketa arrunt batean aritzea baizik. Parte hartzeko baldintza bakarra euskaraz komunikatzeko guttieneko maila izatea da, gisa honetara, elka­rriz­ketak bermatu ahal izateko.

Oianko Garde Solas­laguneko dinamizatzaileak azaldu digunez, hiru dira Solaslagunaren helburuak: «euskal eremua tinkotu eta euskal sareak zabaltzea. Euskaldunen arteko hartu-eman sarea antolatzen laguntzea; euskararen erabileraren garrantziaz ohartaraztea; eta oraindik euskaldun oso ez diren herritarrei ikasteko prozesua bizkortzeko lagun­tza eskaintzea». 

URTEEKIN INDARTZEN 

Solaslaguna 2007an hasi zen Bortzirietan, eta urtebete beranduago Baz­tanen eta Malerrekan ere animatu ziren. Geroz­tik indartzen joan da eta ikasturte honetan hamaika taldek errepikatuko du­te. Dagoeneko hasiak direnak zortzi dira. Horie­tatik hiru talde Baz­tanen, bi Malerrekan eta hiru Bor­tzirietan. Horiez gain, talde berriak­ urri bukaera­ eta azaroa bitartean hasi­ko dira, nahiz eta apunta­tzeko aukera urte osoan egon. Ikasturte honi begira, «arras­ aurreikuspen baikorrak» dituz­tela kontatu digu Oianko Gardek: «nabari da Solas­laguna gure artean erro­tzen ari den egitasmoa dela. Jada ez da ezezagu­na, jendeak erre­pikatu nahi du eta geroz eta jende be­rri gehiago hurbiltzen da­». 

Solaslaguna eskualdean errotzen ari den seinale dira datuak. 2009/­2010 ikasturtean 25 lagun hasi ziren Solaslagu­nean; 2010/2011­n 40 lagun animatu ziren; 2011/­2012 ikas­tur­tean 66 lagun apuntatu ziren; eta 2012/­2013 ikasturtean 76 lagun.  Apuntatzen direnen bataz ber­tzeko adina 42 urte ingu­rukoa da eta sexuari dagokionean, emaku­mez­koak gehiago dira. Joan den ikasturtean, erratera­ko, 50 emakumezko eta 26 gizo­nezko ibili ziren. 

ALDAERAK ETA SAIO OSAGARRIAK

Solaslaguna ez da horretara mugatzen. Aldaerak ere baditu eta horren adibide dira guraso­ taldeak, duela bi urte mar­txan pa­ratua. Ikastetxeetako gura­soen­tzako propio pres­tatu­ta­ko mintzapraktika saioak anto­la­tzen dituzte. Joan den urtean, berriz, hitano laguna izene­ko bertze aldaerarekin hasi ziren, herri ba­tzuetan lagun arteko erre­gistro hau gal­tzen ari dela ikusita­. Euskaldun osoei bideratua dago­. 

Bertzelako jarduera osaga­rriak ere egiten dituzte: solaspoteoak, ikastaroak, mendi irteerak­, bisita gidatuak... Aurten, bortz saio egitea aurreikusia dute: solaspoteoa –Male­rrekan–, sagardotegira irteera, udaberri aldera­ bi mendi martxa­ eta ikasturte bukaeran Mintza Eguna. Saio hauek eskualde osoan parte har­tzen duten solaslagunentzako eta he­rrita­rren­tzako irekiak dira­.

Aditzak eta deklinabideak erre­pasatu ordez, lagun artean edozein gairi buruz euskaraz solasteko aukera ematen du Solaslagunak. Urtetik urtera progra­ma honetan errepikatzen dutenak aunitz dira, baina parte hartu nahi duten kide berrien­tzat ere atea zabalik dago. Apuntatu nahi duenak bide hauek ditu: Solaslagunaren txokoan (solaslagu­na@­topagunea.org edo 610 920673), Bortziriak, Male­rreka eta Baztango euskaltegietan edota Bortzi­r­iak eta Malerrekako Mankomu­nitateetan eta Baz­tango Udalean. Eta informazioa zuzenean jaso nahi dutenak, berriz, urriko azken bi asteetan Lesaka, Doneztebe eta Elizondon eginen diren aurkez­pen luntxe­tara joan daitezke.

SOLASLAGUNA EKIMENEAN PARTE HARTZEN DUTEN HERRITARRAK

Manuel CASILLAS | IRURITA

«Lagunak egin eta euskara maila hobetzeko aukera ederra da»

«Baztanera etorri nintzenean ez nekien deus euskaraz. Nire andrea Zigakoa da eta etxean ez nintzen batere eroso senti­tzen ez nuela­ko deus ulertzen». Hala­, euskalte­gian hastea erabaki zuen Manue­lek, azken 14 urteotan Iruritan bizi den Arre­ko semeak. Lau urte eta erdiz euskal­tegian ibili ondotik, iaz utzi zuen. Baina euskara min­gainean ongi erabil­tzeko gogoak bultzatuta, duela lau urte Solaslagunean eman zuen­ izena: «euskaraz solastu eta prakti­ka­­tzeaz gain, ongi pasa­tzen da», dio. Ortziral ilunabarrero­ Elizondon biltzen dira, zerbait hartu edo musean ari bidenabar, nor­ma­lean ostatuan. Baina pa­seatzera­ joan­ edo palaz ere ari­tzen omen dira. Gustura­ dabile­la onartu digu: «arras espe­rien­tzia­ poli­ta da». Bere irudi­ko, euskaraz jakitea «ga­rrantzi­tsua» da: «lehen ez nekien deus, eta orain­ bertze modu batera senti­tzen naiz». Bere egoeran daude­nei ani­matze­ko deia egin die: «as­tean ordu bat da eta lagunak­ egin eta euska­ra­ maila hobetzeko aukera ede­rra­ da». Hutsetik hasi direnen adibide ereduga­rria da Manuelena.

Julia ITOIZ | ZUBIETA

«Euskara ikasteko beste urrats bat da Solaslaguna»

Zubieta eta Iruñea artean eman ditu bere bizitzako azken urteak­ Juliak. Sortzez Iruñekoa da, eta duela 20 urte hango euskaltegian hasi­ zen hutsetik euskara ikasten. Gerora, Zubietara eto­rri­ zen euskara maila hobetze­ra, baina berriz sorterrira itzuli zen. Duela urte batzuk, ama izan eta Zubieta­ra etorri zen bizitzera. «Euskaldunberria izanda, ezinez­koa izan da nire haurrei­ euskara transmiti­tzea. 20 urte da­ramatzat euskara ikasten, baina zaila da era­bil­tzea. Horre­ga­tik etorri gara­ Zubie­tara». Berriki, Zu­bietako Solaslagunen tal­dean­ hasi da biga­rren urtez, eta astear­te­ro, bere lantokian, Herri­ko Ostatuan, bil­tzen dira. Solas­lagunak «euskara maila hobetze­ko» balio­ duela­ uste du, eta «jendearekin elkartze­ko ai­tzakia ona» dela. «Euskara ikasteak urrats desberdinak ditu: euskaltegia, barnetegia... Solaslaguna beste urrats­ bat da». Espe­rien­tzia «polita» dela dio, eta aitortu digu­nez, «euska­ra­re­kin izan di­tudan urte guz­tiak­ poli­tak izan dira». Euska­raz hitz egiteko lotsa­ galdua omen du, baina­ beldurra­ duenarentzat «oso interesgarria» ikusten du Solas­laguna. 

Iñaki CASTILLO | BERA

«Gure zonaldean bizi­tzeko euskaraz jakitea ezinbertzekoa da» 

«Lagunekin euskaraz solasteko­, batez ere. Euskaraz ongi molda­tzeko». Horregatik erabaki zuen Iñakik Solaslagunean parte har­tzea, eta hasi be­rria­ den ikastur­tea hirugarrena da beretzat. Tarte­ hone­tan­ euskara maila «apur bat» hobetu omen du, baina «gehien ho­be­­tu dudana konfidantza­ izan da». Ortzegu­nero Gure­ Txokoan­ bil­tzen dira, eta es­pe­rien­­tzia­­­ «ha­gitz­ polita» dela­ dio: «so­lasean aritzen­ gara, gaur egungo gauzez, herrian ger­­­­ta­tzen denaz... edo nahi dugu­nari buruz».­ Iñakik­ «dudarik gabe» anima­tu­ko luke jendea Solaslagunean par­te­ hartze­ra: «anima daitezela­ proba­tzera eta beldurrak galtzera, aka­tsak eginez ikasten baita». Kalean euskararen egoerak ho­bera­ egin duela us­te du: «gaz­tea nin­tze­nean baino hobeki dago gaur egun. Le­­­hen ezin zen ia euskaraz­ egin, eskolan ez zigute­la­ko­­­ uzten, eta kalean ere er­­da­­­ra­­ adi­tzen zen. Gaur egun, jende­ pi­la bat aritzen­ da euska­raz. Hala e­re, lan gehia­go dago egiteko». Bere irudiko, «gure zonaldean bi­zi­tze­ko­ euska­raz jakitea ezinbertze­koa da, gure hiz­kun­­tza­ delako eta gu­rea dena bizitu behar dugu­la­ko».

Jokin ITURRIA | BERA

«Gehienbat euskararen alde egiteko hasi nin­tzen Solaslagunean»

Ortzegunero Gure Txokoa elkartean biltzen den zazpi laguneko tal­dea­­ren bidela­gu­na­ da Jokin, eta «gehien­bat eus­ka­ra­ren alde egiteko» hasi zen Solaslagunean­: «euskaraz egin nahi nuela­ko, eta euskaraz ari nahi zuenari­ ahal nuen moduan laguntzeko». Bere­tzat ere «abe­­­ras­garria» omen da, «gustu­ra­­ egoteko arra­zoia». Hiru­ urte daramatza eta urteekin­ partaide kopurua igo dela sumatu du. «Hori seina­le­ ona da», dio. Gai­ne­­ra, «he­men daude­nek hasieran baino beldur guttia­go dute­ euska­raz­ aritzeko». Euskaldun za­harrak bidelagun iza­tera anima­tu ditu: «kontzientzia pixka­ bat behar da euskara bultza­tze­ko eta nahiz eta Bera­ he­rri euskaldu­na den, Solaslagu­nena be­za­la­ko taldeen be­harra badago». Euskaldun be­rriei ere zu­zen­du zaie: «anima dai­te­ze­­­la lo­tsak galdu eta pauso­ bat gehia­go­ emate­ra, ikasi eta prak­ti­­­katze­ko au­kera ona da». Dagoe­neko So­laslagunean dabiltza­nei ere luza­tu die mezua: «ez de­za­te­la pen­tsa­­ ‘listo, euskaraz ordu bat egin dut eta aski!’. He­mendik­ aterata­ ere saia daite­ze­la euska­raz egiten lagu­ne­kin, familian...». 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun