Solaslaguna egitasmoaren aurkezpen luntxa eginen da urriaren 18an Lesakan

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 16a

Astean behin Berako Gure Txokoan biltzen den solaslagun taldea. Utzitako argazkia

Ortziral arratsaldeko 7etan Matxinbeltzenean

Bortzirietan Solaslaguna egitasmoaren ikasturte berriari hasiera emateko aurkezpen luntxa eginen dute heldu den ortziralean, hilak 18, arratsaldeko 19:00etatik aitzinera, Lesakan, Matxinbeltzenean. Dagoeneko martxan da Solaslaguna egitasmoa. Parte hartu nahi izanez gero edo bertzerik gabe gehiago informatu, aurkezpen hitzaldira eta ondoren eginen den luntxera joatea bertzerik ez dago, ekitaldi irekia izanen baita.

Bortzirietako Euskara Mankomunitatez gain, Malerrekako Mankomunitatea eta Baztango Udala ere egitasmoaren sustatzaile dira. Helburua euskararen erabilerari bultzada ematea da. Horretarako, euskaraz solasteko zailtasunak dituztenak eta euskaraz ongi solasten direnak taldeka biltzen dira astean ordubetez. Parte hartzea debaldekoa da. Bortzirietako Euskara Mankomunitatetik diotenez, «egitasmo hau aitzinera ateratzeko denen beharra dugu, bai euskaldun zaharrena eta baita euskaldun berriena ere».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun