Erremonteko promozio txapelketako finalerdiak jokatu ziren larunbatean Galarretan eta orain artean partidarik galdu ez duten bikote faboritoek lortu zuten finalerako txartela: Etxabe II eta Labakak eta Otaegi eta Patxi Olazarrek. Urriaren 19an, larunbatean jokatuko dute finala Galarretan. Etxabe II eta Labakak 35-25 irabazi zieten finalerdian Ezkurra II eta Saldias-i, 27-6ko partzialaren ondotik. Izan ere, 19-8 irabazten izan ziren Doneztebeko aurrerlaria eta Oizko atzelaria, baina azkenean buelta eman zioten gipuzkoarrek. Bertze finalerdian ere berdintsu gertatu zen. Otaegi eta Olazarrek 35-22 irabazi zieten Juanenea eta Aizpuru III.ari, 15-3ko partzialaren ondotik. Izan ere, hemeretzinako berdinketa bitarte parekatua joan zen partida, baina Olazarrek esperientzia erakutsi zuen eta zakura eraman zuen partida.
Urriaren 12ko emaitzak Galarretan
1. Segurola-Zubiri, 13; Matxin VI-Larrañaga 35
2. Urriza-Agirrezabala, 40; Juaristi-Etxeberria III, 39
3. Etxabe II-Labaka, 35; Ezkurra II-Saldias, 25 Promozio txapelketako finalerdia
4. Otaegi-Olazar, 35; Juanenea-Aizpuru III, 22 Promozio txapelketako finalerdia