Malerrekan eta Bortzirietan behar ez diren gas azterketak egiten ari direla jakinarazi du Foru Poliziak. Legezkoa den Eurogas enpresaren izenean egiten ari dira azterketak edo osagai aldaketak. Kobratzerako orduan ere kostatzen dena baino gehiago kobratzen omen dute: Foru Poliziaren arabera, gasaren goma aldaketa berez 10 euro inguru kostatzen bada, hauek 80 euro kobratzera ailega daitezke.
Gisako kasurik gertatuz gero, Foru Poliziari abisua emateko adierazi dute.