Juanenea eta San Miguelek irabazi dute Nafarroako erremonte txapelketa

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 14a

Nafarroako erremonte txapelketako txapeldunak eta azpitxapeldunak, antolatzaileekin batera. Utzitako argazkia

40-35 irabazi zieten finalean Gorka Urtasun eta Barrenetxea IV.ari

Aritz Juanenea saldiastarrak eta Julen San Miguel doneztebarrak irabazi dute VIII. Nafarroako Erremonte txapelketa-Magna Sari Nagusia. Zubiriko pilotalekuan urriaren 13an jokatutako final gogorrean 40-25 irabazi zieten Gorka Urtasun iruritarrari eta Barrenetxea IV.ari.

Aritz Juanenea saldiastarrak eta Julen San Miguel doneztebarrak irabazi dute VIII. Nafarroako Erremonte txapelketa-Magna Sari Nagusia. Zubiriko pilotalekuan urriaren 13an jokatutako final gogorrean 40-25 irabazi zieten Gorka Urtasun iruritarrari eta Barrenetxea IV.ari.

Saldiastarra eta doneztebarra ziren faborito baina lana gogotik egin behar izan zuten txapela janzteko. Izan ere, 0-8 galtzen hasi ziren eta hamazazpina berdindu arte gibeletik joan ziren markagailuan. Urtasun eta Barrenetxeak bikote ederra osatzen dute eta lanean segitu zuten, berriz ere markagailuan aitzinetik paratuz (19-22, 23-26…). Partidaren erdialdera hainbat berdinketa izan dira, baina hogeita bederatzina berdindu ondotik aurrea hartu zuten gorriek (32-29). Halere, berriz ere 33na berdindu zuten. Horixe izan zen azken berdinketa eta azkenean, partida osoan lortu zuten alderik handiena lortu zuten txapeldunek, 40-35.

Juanenearentzat lehen final handia zen eta urduritasun hori somatu zitzaion partida hasieran. San Miguelek, berriz, partida bikaina jokatu zuen eta partidari eutsi zion lehen zatian.

Erremonte partidaren aitzinetik jokatutako eskuz partidan, Agirre eta Iturriagak 22-16 irabazi zioten Mikel Goñi eta Linzoain-i.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun