Urriaren 12an, larunbat arratsaldean jokatu zen Altsasun Euskal Herriko lehen mailako aizkora kanporaketa. 11 aizkolari aritu ziren lehian, Joseba Otaegik ezin izan baitzuen parte hartu lesionatuta dagoelako. Floren Nazabal izan zen onena eta berekin batera, Unai Otañok, Iñaki Azurmendik, Jon Rekondok, Aitzol Atutxak eta Joxe Mari Olasagastik lortu dute abenduaren 8an Elgoibarren jokatuko den finalerako txartela.
Sailkapena:
1. Floren Nazabal 16'11"86
2. Unai Otaño 16'48"97
3. Iñaki Azurmendi 17'27"96
4. Jon Rekondo 18'17"58
5. Aitzol Atutxa 18'32"61
6. Jose Mari Olasagasti 18'47"72
7. Jon Irazu 19'02"58
8. Jesus Mari Mujika 19'30"53
9. Ander Erasun 19'47"71
10. Antonio Senosiain 20'22"51
11. Luis Txapartegi 21'29"58
Beraz, Luis Txapartegi bigarren mailara jautsiko da 2014an eta Antonio Senosiainek Joseba Otaegirekin ez jausteko kanporaketa jokatzeko aukera izanen du.