Julio Soto eta Beñat Gaztelumendi nagusitu dira asteburuko saioetan

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 14a

Altsasun kantari aritu zen seikotea, tartean Silveira eta Lagoma lesakarrak direla. Gari Garaialde

Julio Soto eta Beñat Gaztelumendi nagusitu dira asteburuko saioetan

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko bi saio jokatu dituzte asteburuan Hendaian eta Altsasun. Julio Soto gorritiarra eta Beñat Gaztelumendi nagusitu dira, hurrenez hurren eta biek lortua dute finalaurrekoetan kantatzeko txartela. Xabier Silveira lesakarra hirugarren izan zen Altsasun, baina puntuazio polita lortu zuen eta zuzenbidean finalaurrekoetan izanen da. Erika Lagomarentzat, aldiz, zail izanen da hurrengo fasean sartzea.

Altsasuko puntuazioak

Beñat Gaztelumendi 695,5

JexuxMari Irazu 666,5

Xabier Silveira 652,5

Unai Agirre 650,5

Erika Lagoma 622,5

Oihane Perea 602

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun