Eskubaloiak emaitza bikainak utzi ditu. BKTko emakumeek garaipena lortu dute ligako lehen partidan eta bertze horrenbertze egin dute Errekako senior eta jubenilen taldeek ere. Futbolean, Aurrerak eta Doneztebek lortu dute garaipena asteburu honetan. Beti Gaztek, partida ez ezik lidergoa ere galdu du Gipuzkoako Ohorezko mailan eta Baztanek eta Gure Txokoak ere galdu egin dute etxetik kanpo. Hauek izanen dira asteburuko norgehiagokak:
FUTBOLA
Gipuzkoako Ohorezko mailan
Anaitasuna 5 - Beti Gazte 0
Nafarroako Preferente mailan
CD Lagunak 3 – Baztan 1 (Javier Urrutia)
AD San Juan B 1 – Aurrera 2 (Lazkano eta Iñaki)
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Hondarribia 1- Gure Txokoa 0
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Doneztebe 4 (Andoni San Martin, Irail Zestau, Jon Apeztegia eta Beñat Leiza) – Beti Onak B 2
Baztan B 1 (Ganix Intziarte) – SD Alsasua 1
Gipuzkoako jubenilen Ohorezko mailan
Beti Gazte 4 (Unai Telletxea, Unai Zamorano, Koldo Ordax eta Ibon Txoperena) – Hondarribia 1
Gipuzkoko jubenilen lehen mailan
Gure Txokoa 3 (Jokin Pinachok 2 eta Mikel Esnaola) – Hondarribia 0
Nafarroako jubenilen bigarren mailan
CD Ardoi B 1 – Doneztebe 0
Aurrera 1 – Berriozar CF 2
Gipuzkoako kadeteen lehen mailan
Beti Gazte 9 (Jonan Arbelaitz 2, Jabier Parra 2, Joel Gilek 2, Joseba Agirre, Urki Txoperena eta Beñat Conde) – Landetxa B 0
Gure Txokoa 0– Hondarribia B 1
Nafarroako kadeteen lehen mailan
CA Osasuna 10 – Baztan 1 (Iñigo Dendarieta)
CD Iruña 3 – Doneztebe 0
Nafarroako infantilen lehen mailan
Baztan 6 (Unai Bertiz, Ibai Merino, Carlos Gonzalez, Xabi Santxotena, Xuban Zaldain eta Alaitz Nuñez) – Berriozar CF 1
Doneztebe 1 (Aimar Jabalera) – CD Kirol Sport 4
Beti Kozkor 2 - Beti Gazte 5 (Julen Otxitekok 2, Jorge Agirrek 2 eta Aimar Zamorano)
Nafarroako infantilen bigarren mailan
Baztan 5 (Gilen Quertier-ek 2, Egoi Zelaieta, Unai Goñi eta Julen Iriarte) – CD Ademar 2
Nafarroako Emakumeen Ligan
CD Itaroa Huarte 9 – Doneztebe 0
ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako lehen mailan
Isu Leihoak 6 – Gure Txokoa 0
Gipuzkoako hirugarren mailan
Umore Ona Goizueta 4 – Goierri 7
ESKUBALOIA
Gizonezkoen 2. Maila nazionalean
Erreka 24 – BM Lizarreria 18
Emakumezkoen Liga
Baztango KT 26 – BM Lizarreria 10
Mutiko jubenilak
Erreka 27 – Anaitasuna B 20
SASKIBALOIA
Junior neskak
CB Oberena 21 - Toki Ona Bortziriak 62