Iruña eta Behobia lotzen dituen N-121-A errepidean, Belate eta Almandozko tuneletan Iruña alderako norabidea itxiko dute urriaren 14an, astelehen goizeko 10:00etatik 12:00etara. Beraz, ordu tarte horretan Nafarroako hiriburura joan behar dutenek errepide zaharra (NA-1210) erabili beharko dute.
Azpiegitura horietako suteen itzaltze sistemak errebisatzeko itxi beharko dute Iruñerako norabidea. Gainera, ohiko errebisioaz gain, Oronozko parkeko suhiltzaileek dosifikadoreekin probak eginen dituzte eta tuneletako lantzen garbitasun egoera aztertuko dute bi ordu horietan.
Iruña aldera joan behar duten ibilgailu astunei Leitzarango Autobidea erabiltzeko aholkua eman die Nafarroako Gobernuko Sustepen Departementuak.