Bertsolari txapelketa nagusiaren jarraipena egiteko ikastaroa edo solas taldea antolatu dute, Baztan, Malerreka eta Bortzirietako jendeari zuzendua. Tokia eta ordutegia interesatuak daudenekin adostuko lirateke eta astero saio bat egiteko asmoa dute.
Bertsozalea den edonorentzat zuzendua dago, ez da bertsolaria edo bertsotan aditua izan beharrik lau urtez behin jokatzen den Txapelketa Nagusiko gorabeherak sakonago ezagutzeko. Adin mugarik gabekoa. Helburua, txapelketaren inguruan solas egitea da, taldeko hausnarketa egitea da.
Asteburu bakoitzeko saiotan bertsoaldi batzuk hautatuko dira. Horiek entzun, kantatu eta aztertuko dira bertsoaren alderdi bat lantzeko, bai alderdi teknikoa (doinua, neurria, errima, oinak, puntuaketa…), bai alderdi komunikatiboa.
Izen emateko telefonoz deitu behar da 620 023799 telefonora edota xabimaia@gmail.com helbide elektronikora idatzita.