Euskal Herriko lehen mailako aizkora txapelketaren kanporaketa larunbatean jokatuko da Asteasun

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 10a

Ander Erasun aurtiztarra eta Jon Rekondo leitzarra finalerako sei txarteletako bat lortzen saiatuko dira

Joan den asteburuan Nafarroako aizkora txapelketa nagusiko kanporaketa jokatu zen eta honetan Euskal Herriko lehen mailakoaren kanporaketa jokatuko da. Urriaren 12an Asteasun izanen dute hitzordua aizkolariek, tartean Jon Rekondo leitzarrak eta Ander Erasun aurtiztarrak.

Asteasuko frontoian, larunbat arratsaldeko 6:30ean hasiko dira aizkolariak lanean, abenduaren 8an Elgoibarren jokatuko den finalerako sei txartelen bila. Lehian ariko diren 11 aizkolarietatik lau nafarrak dira: Aurtizko Ander Erasun, Leitzako Jon Rekondo, Etxarriko Floren Nazabal eta Olagueko Antonio Senosiain. Gipuzkoak sei ordezkari izanen ditu: Iñaki Azurmendi, Jesus Mari Mujika, Luis Txapartegi, Joxemari Olasagasti, Unai Otaño eta Jon Irazu. Aitzol Atutxa bizkaitarrak osatuko du hamekakoa. Joseba Otaegi ez da arituko, mina hartuta dagoelako.

50 ontzako, 60 ontzako eta 72 ontzako bina enbor moztu beharko dituzte eta, aipatu bezala, sei onenek izanen dute Elgoibarko finalean lekua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun