Malerrekako Euskara Zerbitzuak eta Ezkurrako, Oizko, Doneztebeko eta Iturengo Udalek Malerrekako Kultur Ibilbidea antolatu dute. Kultur Ibilbide honen lehen ekitaldia urriaren 12an egin zen Ezkurran eta urriaren 19an Oizen txanda izanen da.
Zehazki, Sergio De Andresen “Magikus” ipuin eta magia ikuskizuna ikusgai izanen da larunbat arratsaldeko 5etatik aitzinera Oizko plazan.
Urriaren 23an, asteazkenarekin, Birjinia Albira ipuin kontalaria izanen da Doneztebeko liburutegian. Bi ipuin saio izanen dira. 17:00etan, Haur Hezkuntzako 3., 4., 5. Eta 6. Mailakoentzako “Ipuin Zopa” emanaldia eurkeztuko du eta 18:00etan lehen eta bigarren mailakoentzako “Kutxa ireki nuen” ipuin bilduma.
Urriaren 31n, azkenik, Ruper Ordorika izanen da Iturenen, karrikaratu berria den Azukre koxkorrak diska aurkezten.