Malerrekako Euskara Zerbitzuak, Ezkurrako, Oizko, Doneztebeko eta Iturengo Udalek Malerrekako Kultur Ibilbidea antolatu dute. Kultur Ibilbide hau urrian zehar eginen da. Lehen ekitaldia urriaren 12an eginen da Ezkurran.
Zehazki, larunbat arratsaldeko 5etan Ines Bengoa ipuin-kontalariak Karabi Karaba aurkeztuko du Ezkurrako udaletxean. Gianni Rodari, Enid Blyton, Sara Cone Bryant idazleen ipuinak dira haurrentzako saio honen protagonistak. Umeek ongi pasatzeaz gain irudimena elikatzeko aukera izango dute ipuin kontalariak ahotsa, gorputza eta zenbait objektu erabiliko dituelako bere helburua lortzeko: barrea eragitea.
Arratsaldeko 6:00etan txokolatada ume eta gurasoentzat eta ondoren umeentzako dantzaldia eta jolasak ere antolatu dituzte Ezkurran.
Urriaren 19an haur eta familiendako emanaldia egin gogo da Oizen, baina oraindik zehaztu gabe dago.
Urriaren 23an, asteazkenarekin, Birjinia Albira ipuin kontalaria izanen da Doneztebeko liburutegian. Bi ipuin saio izanen dira. 17:00etan, Haur Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailakoentzako “Ipuin Zopa” emanaldia eurkeztuko du eta 18:00etan lehen eta bigarren mailakoentzako “Kutxa ireki nuen” ipuin bilduma.
Urriaren 31n, azkenik, Ruper Ordorika izanen da Iturenen, karrikaratu berria den Azukre koxkorrak diska aurkezten.