Bertizko Partzuergo Turistikoak lehen aldiz antolatu duen Baztan Bidasoa argazki lehiaketarako lanak urriaren 18ra bitarte aurkezten ahal dira. Argazkien gaia Baztan-Bidasoaldeko landa turismoa da, beraz, paisaiak, ohiturak, herriak, gastronomia, bide berdea, bestak, landetxeak, errotak, lezeak, naturguneak, alojamenduak, museoak, aktibitateak, oinezko ibilbideak eta gisakoen erretratoak atera daitezke.
Sariak
Sariei dagokienez, lehenbiziko saria bi pertsonendako otordua Arizkungo Bixta-Eder jatetxean eta zirkuitu termala Elgorriagako Bainuetxean izanen da. Bigarren saria bi pertsonendako otordus Iruritako Olari jatetxean eta hirugarren saria bi pertsonendako bazkaria Urdazubiko Ikaburua jatetxean. Horretaz gain, aurkeztu diren argazkilari guztiek Eurozikloko kamiseta, bixera eta Baztan-Bidasoko DVD bana jasoko dute. Aurkeztutako argazkiekin erakusketa bat ere eginen da.
Xehetasun gehiago: www.consorciobertiz.org