Nafarroako sokatira txapelketan izen emateko epea urriaren 11n bukatuko da

Ttipi-Ttapa 2013ko urriaren 9a

Joan den urtean Amaiur izan zen eskualdeko ordezkari bakarra Nafarroako txapelketan. Artxiboko argazkia

Lau kategoria osatu nahi dituzte aurtengoan

Nafarroako Herri Kirol Federazioak sokatira txapelketa antolatuko du aurten ere eta bertan izena emateko epea urriaren 11n bukatuko da. Guztira lau kategoria antolatuko dira. Gizonezkoentzat bi kategoria (zortziko taldeak): 640 eta 600 kilo. Emakumeentzako kategoria bat (seiko taldeak): 375 kilo. Talde mistoentzat kategoria bat (zortziko taldeak): 550 kilo.

Txapelketa azaroaren 2an hasiko da, gizonezkoen 640 kiloko eta emakumezkoen 375 kiloko lehen jardunaldiarekin. Azaroaren 9an kategoria hauetako bigarren eta azken jardunaldiak jokatuko dituzte. Azaroaren 16an gizonezkoen 600 kiloko eta talde mistoen lehen jardunaldia jokatuko da eta azaroaren 23an kategoria hauetako bigarren eta hondar jardunaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun