Promozio txapelketako finalerdietan ariko diren bikoteak erabakiak gelditu dira asteburuan

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 7a

Olazar, Juanenea, Ezkurra II eta Saldias izanen dira eskualdeko ordezkariak

Urriaren 5ean Galarretan jokatu zen jardunaldiaren ondorioz erabakiak daude Promozio txapelketako finalerdietan ariko diren bikoteak. Honela, B multzoan, Ezkurra II donetebarrarekin eta Andoni Saldias oiztarrarekin batera, Otaegi eta Patxi Olazar doneztebarrak lortu dute txartela eta beraien artean jokatuko duten partidan erabakiko da zein den multzoko buru. A multzoan, berriz, Aritz Juanenea saldiastarra eta Aizpuru III eta Etxabe II eta Labaka sailkatu dira.

Larunbatean Galarretan jokatu ziren partidetan, Otaegi eta Olazarrek 35-28 irabazi zieten Segurola eta Aritz Zubiri goizuetarrari eta Juaneneak eta Aizpuru III.ak 28 tantutan utzi zituzten Matxin VI eta Larrañaga.

Jaialdiko partida nagusian, Etxabe eta Julen San Miguelek 40-35 irabazi zieten Xanti Uterga eta Barrenetxeari, 34-35 galtzen joan ondotik.

Urriaren 5eko emaitzak Galarretan

1. Otaegi-Olazar, 35; Segurola-Zubiri, 28 Promozio txapelketa

2. Etxabe II-San Miguel, 40; Uterga-Barrenetxea IV, 35

3. Urtasun-Etxeberria III, 29; Juaristi-Ion, 40

4. Juanenea-Aizpuru III, 35; Matxin VI-Larrañaga, 26 Promozio txapelketa

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun