Nafarroa hirugarren izan da Zazpi Herrialdeen txapelketan

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 4a

Gipuzkoa nagusitu da eta Lapurdi izan da bigarren

Zazpi Herrialdeen Arteko Kirol Txapelketa jokatu zen irailaren 14an Baigorrin (Nafarroa Beherea). Zuberoaren faltan, sei herrialdetako kirolariak aritu ziren lehian eta Gipuzkoa nagusitu zen (56 puntu), Lapurdi (54) eta Nafarroaren aitzinetik (53).
 
Hamar kiroletan lehiatu ziren sei herrialdetako kirolariak: sokatiran, txokor-biltzen, txinga-eramaten, zaku-eramate lasterketan, harri-jasotzen, ingude-jasotzen, lasto-jasotzen, orga jokoan, arpanean eta aizkoran. Gipuzkoa bi kiroletan bakarrik nagusitu zen (lasto altxa­tzen eta txinga eramaten), baina gainerakoetan erre­gu­lartasun handia erakutsi zuen. Inoiz ez zen laugarren postua baino gibelerago sailkatu. Lapurdik ere proba baka­rra irabazi zuen, orga jokoa, baina bortzetan bigarren izatea lortu zuen.
 
Nafarroa izan zen proba gehien irabazi zituen herrialdea. Koxkor bil­tzen irabazi zuen Fernan­do Etxegarai berata­rra­ren bitartez, baita ingu­de altxatzea Jose­txo Urru­tia leitzarrarekin, zaku lasterketa Be­rrio­zar­ko taldearekin eta arpanean Barberena anaiekin, baina bertze probetan gorabehera handiak izan zituen. Aizkoran bi­ga­rren izan zen Jon ­Re­kondo leitzarra, harrijasotzen hirugarren Unai Bertiz sunbildarra, orga jokoan ere hiruga­rren izan zen Xabier Urrutia arraioztarra (Herri Kirol Fede­razioko presi­denteak parte hartu zuen, txa­peldun den Jose­ba Pe­trirena berata­rra­ren ordez), sokatiran lau­ga­­rren Amaiur eta Be­rrio­­zarko tiralariek osatutako taldea, lasto al­txa­­tzen bosgarren Eneko Telletxea igantziarra eta txinga eramaten sei­ga­­rren Igor Lasaga beratarra.
 
SAILKAPENA
1. Gipuzkoa 56 pt
2. Lapurdi 54 pt
3. Nafarroa G. 53 pt
4. Bizkaia 40 pt
5. Araba 31 pt
6. Nafarroa B. 28 pt
 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun