Aurten «Jakintza » elkarteak ekitaldi ainitz antolatu ditu gertakari honen inguruan. Honen karietara, urriaren 6an, arratsaldeko 2:30etik goiti Koralhandiako gotorlekua deskubritzea proposatzen du. Leku horretara ailegatzeko tren ttikiak utziko ditu bisitariak toki batean eta 15 minutu ibili beharko da bisita lekuraino. Bisitak ordu bat iraunen du, tokiak aintzinetik erreserbatu behar dira.