Eguraldi kaxkarra izan arren bestak politak izan dira

Joana GUERENDIAIN 2013ko urriaren 4a

Giro ederra izan da plaza inguruan herriko bestetan. Jean POUYET

Gaztetxeko gaualdi mozorrotua ekitaldi bazterezina bilakatu da

Nahiz eta meteoa kaxkarra izan bestak politak izan dira. Igandean jende frango hurbildu da plazara joaldunak, karroak, ahate jokoa eta herri kirolak ikustera. Astelehenean, 300 bat lagun hurbildu dira Sarako ikastolak antolatutako zikirora; arra­tsaldean zaldi ikusga­rri bat emana izan da frontoina ondoko soro batean, hor ere jende mul­txo polita hurbildu da. Arratsean Zazpiak bat elkarteak dantza ikusga­rri bat eman du plazan. Astearte gauean “idol” frango ikusten ahal ziren, erran dezakegu gaztetxeko gaualdi mozorrotua orain bes­tetako ekitaldi bazterezina bilakatu dela! Asteazkenean jende anda hurbildu da trinketera komizara. Bestetan zehar pilota partida frango jokatu dira bai plazan bai trinketean. Xoko finala Gregory Agui­rrek irabazi du; Euskal Herriko besten txapelketaren irabazlea Endara (Sara)-Elissalde (Itxa­su) parea izan da; PLEKA trofeoa Ducassou-Waltaryk irabazi dute.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun