Lurra eta etxebizitza

Franck DOLOSOR 2013ko urriaren 4a

“Lur saldua betiko galdua” lelopean manifestaldi jendetsua egin zen Ibarrunen buruilaren 21ean. Manifestariek salatu dute urte guziz laborantzako mila hektarea galtzen direla eta Senpereko herriko etxeak bide bera segi­tzen duela etxeak eraikitzeko baimenak ematen dituelarik berriki arte laborantzak baliatzen zituen eremuetan. Lurzaindia taldekoek gogoratu dute beren ustez 461 etxe hutsak direla gure herrian.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun