Euskal Herriko Laborantza Ganbara elkarteak 2010ean ukan zuen 2.000 euroko diru laguntza itzuli beharko dio Senpereko herriari. Justiziak hori erabaki du prefetak laguntza horren kontra egin eta. Halere, EHLG eta auzapeza pozik dira 2012an bozkatu den dirulaguntza onartua izan baita. Lehen aldikoz, prefeturak ez du galdetu deliberoa baztertzea eta orain bi hilabeteko epea iragan baita behin betiko onartua da. Horrek bidea idekitzen die bertze herriko etxeei ere. Oraindik goiti, edozein herriko etxek diru laguntza eman diezaioke EHLG elkarteari. Michel BerocoIrigoin presidenta biziki kontent agertu da auzi guziak irabazi baititu 2005ean Ainizan sortu zen egitura alternatiboak: auzi penala, fiskala eta baita ere administratiboa orain. Eskerrak eman dizkio Christine Bessonart auzapezari jazarpenaren gainetik pasatzen jakin izan baitu eta buru egin baitu “zuzena” iduritzen zitzaion bide horretan. Jean René Etxegarai herriaren abokatak estatua kritikatu du erranez biziki ahula agertu dela afera honetan.