Umeentzako jaialdia antolatu du Malerrekako Mankomunitateak

Fernando ETXEBERRIA 2013ko urriaren 3a

Manchesterko gidariak bazkaltzen. Fernando ETXEBERRIA

Ipuin kontalaria, txokolatada, jolasak eta dantzak izango dituzte

Urriaren 12an umeentzako ipuin kontaketa, dantzaldia eta jolasak antolatu dira Male­rrekako Mankomunitateko euskara zerbitzuaren laguntzarekin. Arra­tsaldeko 5:00etan hasiko da saioa udaletxe­ko egoitzan, Karabi Karaba ipuinaz gozatzeko aukera izango da Ines Bengoa ipuin kontalariaren eskutik. Arratsaldeko 06:00etan txokolatada ume eta gurasoentzat eta ondoren umeentzako dantzaldia eta jolasak antolatu dituzte.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun