Neguko programazioarekin hasiko dira urrian Herriko Ostatuan. Hilero, hilabetearen lehenengo asteburuan, kontzertuak izanen dituzte eta hirugarrenean, dokumental baten proiekzioa. Dokumentaletan egileak ekartzen saiatuko dira, gaia azaltzeko eta solasalditxoa eskaintzeko.
Honela, ostiral honetan, urriaren 4an, "Txoriburu, el Rapero Casero"k kontzertua eskainiko du 21:30ean.
Urriaren 19an, Nork eraman ditu sosak? Kontuz eta Ateak Irekik egin duten Nafarroako Kutxari buruzko dokumentala eskainiko da eta Kontuzeko kide bat izanen da, 20:00etatik aurrera.