Euskararen Eguna antolatu dute gazteek urriaren 12rako

Fermin ETXEKOLONEA 2013ko urriaren 3a

Eskulangileak, musika, dantza, aizkora apustua, bertso bazkaria, haurrendako ekintzak eta beste ekitaldi ugari prestatu dituzte

Azken urteetako ohiturari eutsiz, herriko gazteek Euskararen Eguna antolatu dute u­rriaren 11 eta 12ko astebururako. Egun handia larunbata izanen da, baina ostiralean ere zenbait ekintza prestatu dituzte. Pintxo lehiaketa eta mintzaldia eginen dituzte eta mus txapelketa ere jokatuko da.
 
Urriaren 12a izanen da egun handia. 10:00etan herriko artisauek beraien postuak jarriko ditute plaza ingu­ruan. 10:30ean herriko trikitilariak kalejiran hasiko dira. 11:00etan joaldunak. 11:30ean he­rriko Muxiko dantzariak. 13:00etan aizkora apustua: Raul Kastro eta Ezekiel Loiarte, Jose Antonio Loiarte eta Mikel Indakoetxearen kontra. 14:00etan bertso bazkaria, Aitzol Barandiaran eta Oihana Bartrarekin. Goiz osoan gazta eta urdaiazpikoaren apustua eginen da.  Gaztaren pisua eta urdaiazpikoa zer alturatan zintzilikatua dagoen asmatu beharko da.
 
Arratsaldean hau­rrendako tartetxoa izanen da. 15:00etan pelikula bat eskainiko da ludotekan. 16:30ean bir­tziklapen tailerra izanen da Ines Gerekaren eskutik. Gero, txokolatada izanen da. Ilunaba­rrean eta gauean musika izanen da Zesuma taldearekin. 21:00etan gazta eta urdaiazpikoaren apustuko sariak emanen dira. 21:30ean karaokea izanen da, kantatu nahi duenaren­tzat. Musika akituta txiste lehiaketa ere eginen da. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun