Ateak irekiko ditu laister Aurtizko Ostatuak. Irailaren 16an bukatu zen lehiaketa deialdian eskaintzak aurkezteko epea. Hainbat interesatu izan dira eta, horien artean, eskualdeko hiru gaztek egindako proposamena aukeratu du Udalak eta beraiek irekiko dute ostatua.