Eguraldiak goiz goizetik lagundu zuen aurtengoan Joaldunen egunean eta giro bikaina izan zen. Goizean Ameztiko baserrietan itzulia egin zuten joaldunek eta trikitilariek, bertako xokoak joare eta trikiti soinuekin alaituz. Baserritarrekin hitzaldi batzuk egin ondotik, herrira jeitsi eta herria alaitu zuten. Bazkaldu aitzinetik aizkora apustua jokatu zuten Oihan Larretxeak eta Ander Erasunek eta bertsolariek bertso batzuekin egin zuten mahaian esertzeko gonbitea. Arratsaldean Aitzol Barandiaran eta Igor Elortzaren bertsoek eta Fantxisko akordeoilariaren soinuarekin mahai ingurua egin ondotik goizaldeko ordu ttikiak arte segitu zuen bestak.