Irisarritarrak Ameriketara bueltan

Mattin LARRALDE 2013ko urriaren 3a

Garai batean Ameriketan artzain ibilitako herritar batzuk Estatu Batuetara bidaia egin dute. Orain dela urte pila bat hemendik Estatu Batuetara joan zen jendea ogibide bila, gehien bat artzain aritzera. Orain, urteak pasa ondoren, bueltatu dira beraien gazte denboretan lan egin zuten lekura, emazteekin batera. He­rriko bi lagun ibili ziren Ameriketan artzain, Julian eta Luxio Irisarri anai­ak, eta Pili eta Fermina euren emazteekin batera egin dute bidaia berezi hau.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun