IKASTAROAK

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 3a

‘Nola saldu denbora nahasietan’ Cedernaren eskutik

"Nola saldu denbora nahasietan" ikastaroa antolatu du Cederna Garalur Elkarteak Malerrekako Mankomunitatean. Ikastaro hau "Enpresa txikiendako prestakuntza, 2013 CED - 2014-1015 Au­rre­­kontua" izeneko proiektuaren barnean kokatzen da. Proiektuak 27.500 euroko au­rrekontua du, eta Landa Gara­pe­nerako Europako Nekazaritza Funtsak eta Nafarroako Gobernuak finan­tzaturik dago, Nafa­rroako Foru Ko­munitateko Landa Garapenerako 2007-2013 Programaren bidez.
 
Urriaren 1, 8 eta 15ean emanen da, 14:30etik 16:30era eta autonomoei eta mikroenpresei, bereziki merkataritza-sektorekoei zuzendua dago. Turismo eta zerbitzu sektorekoek ere parte har dezakete. Argibide gehiago: 948 625122  edo bidasoa.admon@cederna.es.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun