Ipuin kontalaria Malerrekako Kultur ibilbidearen barnean

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 3a

Malerrekako Mankomunitatearen Euskara Zerbitzuak urrirako antolatutako Kultur Ibilbidearen barnean, urriaren 23an Birjinia Albiria ipuin kontalaria izanen da Doneztebeko liburutegian, 17:00etan eta 18:00etan. Bi ipuin saio izanen dira, txikienentzat, Kutxa ireki nuen ipuin bilduma ( Haur hezkuntza eta LHko 1. eta 2. mailako haurrendako). Helduagoendako, ordea Ipuin zopa emanaldia aurkeztuko du Virginia Albirak. Azken hau Lehen Hezkuntzako 3.,4.,5. eta 6. mailako haurrendako izanen da.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun