Emakumeen lasterketa taldea osatu nahi du Erreka elkarteak

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 3a

Emakume aunitzek badute lasterka egiteko afizioa herrian. Erreka K.E.

Lehenbiziko bilera urriaren 3an eginen dute egoitzan

Erreka Kirol Elkarteak emakumeen lasterketa talde bat osatu nahi du. Horretarako, Berako Manttale taldeko monitoreen laguntza izanen du. Ideia ortzegunero 19:30etik 20:30era entrenatzaile/ monitorearekin geldi­tzea izanen zen, eta astean zehar bertze egunen bat gelditu laister egiteko, kasu honetan monitorerik gabe. Hamar neska behar dira guttienez taldea osa­tzeko, eta apuntatzen diren kopuruaren arabera bi talde ere osa daitezke.
 
Urritik ekainera burutuko zen jarduera hau eta hilabetean 12 euro ordaindu beharko lirateke. Guzti hau azaltzeko datorren urriaren 3an, ortzeguna, bilera eginen da Errekaren egoitzan, 19:30etatik aintzin. Bertan Manttale taldeko ordezkariren bat izanen da eta berak emanen ditu behar diren azalpen guziak.
 
Interesatuak  Jokin Apezetxea Errekaren ordezkariarekin harremanetan jar daitezke (japezetxea@hotmail.com) edo  urriaren 3an Errekaren egoitzan eginen den aurkezpenera agertu.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun