Joantoneko eta Iriarteko teilatuak berritu dituzte

Markel LIZASOAIN 2013ko urriaren 3a

Etxeko nagusia teilatuari begira. Markel Lizasoain

Aro ona tokatu zaie langileei eta etxeko nagusiari

Teilatuak berritu diz­kiote Joantoneari eta Iriarteari. Herriaren erdial­dean daude, eta egitura franko berezia dute, elkarri itsatsiak baitaude: Iriarteko teilatu puska bat Joantenearen segida da, eta Iriarteak kos­ka bat kentzen dio Joanteneari. Iriartea aspaldiko etxea da, eta orain 300 bat urte luzatu omen zuten. Geroztik dauka forma bihurri hori. Horretaz landara, Joantone esaten zaion e­txe barrenean bi alde daude, erdian kaldurrerainoko pareta batek bereiziak; iparreko aldetik Mantxenea omen da, eta hegoaldetik, Joantonea bera. Diote borda guziek dutela beren etxea herrian, eta Man­txeneko bordak huraxe izanen du, inondik ere. 
 
ETXEEN IZENEZ
Irtea esaten zaio egunerokoan, baina Iriartea heldu da agirietan. Era­tsungo eta beste herri askotako etxe izena da. Abizena ere bada, eta hitz horrekin ez da bes­te askorekin izaten den dudarik: lehenik etxeak hartuko zuen, eta gero per­tsonak, tokia erakusten baitu esanahiz: hiri edo herri artea. Hizkera batekoek eta beste­ko­ek izen hori bera alde batera edo bestera idazteko ohitura izan dute: Iriarte, Hiriart, Idiart... Joantoneak, be­rriz, Joantoren etxea esan nahi du. Pixkanaka aldatuz joan izanen da etxearen izena: Joantorena, Joantorenea, Joan­tonea, Joantenea. Man­txeneaz, berriz, esan digute agiri zahar batean Mari Juan­txe­nea heldu dela eta besteren batean Mari­txon­txea eta Maritxo­nea. Alde ede­rra, orduan, denboraren joanean gertatu dena.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun