86 ikaslek hasi dute ikasturte berria eskolan

Maider PETRIRENA 2013ko urriaren 3a

Sunbillako eskolan hasi berriak dira argazkiko 11 haurrak. Gustora daudela dirudi! Maria AZKARRAGA

Horietatik 11 berriak dira eta 6 Doneztebeko eskolara joan dira

Bertze ikastetxe guztietan bezala, Sunbillako eskolan ere eman diete hasiera 2013/2014 ikasturteari. Aurtengoan aipatzekoa da 11 ikasle berri sartu direla Sunbillako eskolan eta 6 berriz Doneztebeko eskolara joan direla. Osotara 86 ikasle ditugu herrian. Haur Hezkuntzako 1. mailan (berriak) hamaika dira: Maia­len Maritxalar, Anartz Ezkurra, Ander Apeztegia, Joanes Bertiz, Santi Jimenez, Maren Irigoien, Ibai Petrirena, Haizea Larzabal, Mara Gonzalez, Aroa Bertiz eta Xuban Jauregi, 2. mailan 16 ikaslek hasi dute ikasturte be­rria eta 3. mailan 8k. Lehen Hezkuntzako 1. mailan 11, 2. maila 9, 3. mailan 6, 4. mailan 12, 5. mailan 5 eta azkenik 6. mailan 8. Guztira 15 irakasle ditugu herriko eskolan. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun