Nafarroako hegaztien IV. jardunaldiak antolatu dituzte asteotarako

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 3a

Hegaztiak eta paisaiari buruzko argazki ikusgarriak ageri dira Iruritako erakusketan. Iñaki ATXA

‘Hegaztiak eta paisaia’ argazki erakusketa ikusgai dago Iruritako Jauregian

Nafarroako hegaztien laugarren jardunaldiak antolatu dituzte Baztan-Bidasoaldeko hainbat erakundek.
 
Hasteko irailaren 27tik urriaren 13ra “Hegaztiak eta paisaia” izeneko argazki erakusketa ikusgai dago Iruritako Jauregian, Iñaki A­txa eta Itxusi Elkarteko argazkilarien lanekin. 19:00etatik 21:00etara irekitzen ditu ateak Iruritako Jauregiak.
Urriaren 4an, ortziral arratsaldeko 6:30ean hegaztien jardunaldien inaugurazioa eginen da Elizondon, Museo Etnografikoan . 19:00etan, “Sonidos de la naturaleza” solasaldia eskainiko du Eloisa Matheuk leku berean.
 
Urriaren 5ean, larunbat goizeko 10:30ean bisita eginen da Bertizko Natur Parkera, Mirame! Navarra al Natural taldeko Joaquín Araujo eta Juan Goñirekin. 19:00etan, “Arte y conservación” hitzaldia eskainiko du Juan Varelak. 21:30ean afaria izanen da Iruritako Olari jatetxean eta 23:00etan, “Aves” izeneko olerki eta musika errezitaldia Patricia Furlong eta Edorta Muruarekin Iruritako Jauregian.
 
MARRAZKETA TAILERRA JUAN VARELAREKIN
Urriaren 6an, igande goizeko 10:30ean, Juan Varelak emanen duen marrazketa tailerra hasiko da Iruritako Jauregian. Izen-ematea dorreaelkartea@gmail. com helbide elektronikoaren bidez edo 652 162103 telefonora deituz gin behar da. 11:00etan, Leurtzako urtegian, “Poesía y música en la naturaleza” natura irtenaldia eginen da Patricia Furlong eta Edorta Muruarekin. Iruritako Jauregian, “Éticas y Poéticas del Paisaje” hitzaldia emanen du Joaquín Araujok 18:30ean. 
Hurrengo asteburuan ere bertze zenbait ekitaldi prestatu dituzte.
 
NATURA IRTENALDIAK ETA KABI-KUTXEN TAILERRAK
Urriaren 12an, larunbat goizeko 8:00etan hegazti askeen argazki-tailerra eginen da Iruritako Jauregian. 10:30ean, Elizondoko Merkatuko Plazatik abiatuta Mikel Mugirorekin irtenaldi ornitologikoa eginen da Elizondon barna, euskaraz. Ordu eta leku berean, kabi-kutxen tailerra ere eginen da. 17:00etan, berriz, tailerrean egindako kabi-kutxak paratuko dituzte Oronozko suhiltzaileek.
 
Urriaren 13an, igandean, natura-irtenaldia eginen da Erdizagara. 10:30ean abiatuko dira partehartzaileak kotxez Iruritako plazatik eta hegaztiei buruzko azalpenak Seo-Birdlife elkarteko kideen eskutik eta tximeleta eta burrun­tziei buruzkoak Ademar elkarteko kideen eskutik jasoko dituzte.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun