Rekondo, Erasun, Larretxea aita-semeak eta Saralegi Nafarroako finalerako txartelaren bila

Ttipi-Ttapa 2013ko urriaren 3a

Donato eta Oihan Larretxea aita-semeak igandean Etxarri-Aranatzen ariko dira.

Maila Nagusiko kanporaketa igandean jokatuko dute Etxarri Aranatzen

Nafarroako I. Mailako Aizkora Txapelketaren kanporaketa igandean jokatuko da Etxarri Aranatzen. Bederatzi aizkolari ariko dira lehian. Xabier Mindegiak, ordea, ez du parte hartuko, gerriko minarekin dagoelako. Lehen bortz sailkatuek finalerako txartela lortuko dute eta azken biek maila galduko dute.

Azaroaren 15ean Donezteben jokatuko den Nafarroako I. Mailako Aizkora Txapelketaren finalerako txartelaren bila, igande honetan, kanporaketa jokatuko da Etxarri Aranatzen.  13:00ean hasiko da lehia da eta bederatzi aizkolari ariko dira: Floren Nazabal, Jon Rekondo (Leitza), Ander Erasun (Aurtitz), Antonio Senosiain, Donato Larretxea (Arantza), Juan Jose Lopez, Aitor Senosiain, Oihan Larretxea (Bera) eta Ruben Saralegi (Leitza). Txapelketan aritzekoa zen hamargarren aizkolaria Beintza-Labaiengo Xabier Mindegia zen, baina gerriko minez dabilela eta, ez du txapelketan parte hartuko. 

Moztu beharreko enborrak hauek izanen dira: bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat. Lehen bortz sailkatuek finalerako txartela lortuko dute eta azken bi sailkatuek, berriz, maila galduko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun