Zubietako Herriko Ostatuan neguko kultur programazioa abiatuko da urriaren 4an

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 3a

Kontzertua eskainiko du ortziralean Txoriburuk. Artxiboko argazkia

Txoriburu, el rapero caserok kontzertua eskainiko du ortziral arratsean

Neguko programazioarekin hasiko dira urrian Zubietako Herriko Ostatuan. Hilero, hilabetearen lehenengo asteburuan, kontzertuak izanen dituzte eta hirugarrenean, dokumental baten proiekzioa. Dokumentaletan egileak ekartzen saiatuko dira, gaia azaltzeko eta solasalditxoa eskaintzeko.

Honela, ostiral honetan, urriaren 4an, "Txoriburu, el Rapero Casero"k kontzertua eskainiko du 21:30ean.

Urriaren 19an, Nork eraman ditu sosak? Kontuz eta Ateak Ireki taldeek egin duten Nafarroako Kutxari buruzko dokumentala eskainiko da eta Kontuzeko kide bat bertan izanen da azalpenak ematen, 20:00etatik aurrera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun