Emakumeen laisterketa taldea osatzeko lehen bilera eginen dute urriaren 3an Donezteben

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 3a

Doneztebeko neska korrikalariak, herriko azken kroseko podiumean. Artxiboko argazkia

Erreka elkartearen egoitzan, ortzegun arratsaldeko 7:30ean

Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak emakumeen laisterketa talde bat osatu nahi du. Horretarako, Berako Manttale taldeko monitoreen laguntza izanen du. Ideia ortzegunero 19:30etik 20:30era entrenatzaile-monitorearekin gelditzea izanen zen, eta astean zehar bertze egunen bat gelditu laister egiteko, kasu honetan monitorerik gabe. Hamar neska behar dira guttienez taldea osatzeko, eta apuntatzen diren kopuruaren arabera bi talde ere osa daitezke.

Urritik ekainera burutuko zen jarduera hau eta hilabetean 12 euro ordaindu beharko lirateke. Guzti hau azaltzeko urriaren 3an, ortzeguna, bilera eginen da Errekaren egoitzan, 19:30etatik aintzin. Bertan Cristina Arbues egonen da, Manttale taldeko ordezkari gisara.

Interesatuak Jokin Apezetxea Errekaren ordezkariarekin harremanetan jar daitezke (japezetxea@hotmail.com) edo urriaren 3an Errekaren egoitzan eginen den aurkezpenera agertu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun