Onddo eta Zizen Kofradiaren besta haundia urriaren 6an ospatuko da Elgorriagan

TTIPI-TTAPA 2013ko urriaren 3a

Kaxuela lehiaketak jendetza bilduko du aurten ere Elgorriagako frontoian. Artxiboko argazkia

Igandeko hogeigarren edizioan kofrade berriak izendatuko dituzte

Aurten hogeigarren edizioa beteko du Nafarroako Onddo eta Zizen Kofradiaren egun haundiak Elgorriagan. Urriaren 6an, igandean Elgorriagara joaten direnek onddo eta bertzelako produktuak dastatzeko aukera paregabea izanen dute.

Urriaren 2an, igande goizeko10:00etan meza ospatuko da, Arangurengo Abesbatzak kantatua. Ondotik kofrade berrien izendapena eginen da. 11:00etan Zubietako joaldunak eta Doneztebeko Bearzana txarangakoak karrikaz karrika ibiliko dira. Eguerdian, ohiko kaxuela lehiaketa eginen da frontoian, gonbidatuen artean eta Migeltxo Saralegi harrijasotzaileak erakustaldia eskainiko du. 13:30ean, leku berean artisau produktuen dastaketa eginen da, tartean txistorra, urdaiazpikoa, Rios odolkiak, Gorramendi gasna, Ola sagardoa eta ardoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun