Nafarroa osoa zertxobait beheiti egin badu ere, abuztuan bezala irailean ere goiti egin du langabeziak eskualdean irailean. Hilabete hondarrean 1.342 langabetu zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emanak, abuztuan baino 8 gehiago. Beraz, %0,60 igo da langabetu kopurua, Nafarroa osoko bulegoetan %0,63 jautsi den bitartean.
628 kontratu egin ziren Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez irailean, baina horietatik 40 bakarrik izan ziren mugagabeak.
Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 608 lagun daude langabezian, abuztuan baino 2 gehiago. Adin tarte horretako emakumeen artean 585 langabetu daude abuztuan baino 1 guttiago. 25 urtez beheitiko gizasemeen artean 10 lagun guttiago daude langabezian, 92 lagun, baina adin tarte horretako emakumeen artean abuztuan baino 17 langabetu gehiago daude, 57.
Zerbitzuen arloan nabarmen goiti
Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, eta gainera, udako kontratuak akituta, nabarmen goiti egin du irailean, 813tik 849ra pasatuz. Industria arloan ere langabetu bat gehiago dago, 259 denera. Eraikuntzan, aldiz, 13 langabetu guttiago daude, 160. Nekazaritzan ere 31tik 24 jautsi da langabetu kopurua, eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean 50 lagun daude langabezian, abuztuan baino 9 guttiago.