Floren Nazabal, Juanjo Lopez, Jon Rekondo, Ruben Saralegi eta Antonio Senosiain sailkatu dira hemendik azaroaren 15ean Donezteben jokatuko den Nafarroako Lehen Mailako aizkolari finala jokatzeko. Urriaren 6an Etxarri Aranazen jokatutako kanporaketan lortu zuten txartela eta finaletik kanpo gelditu dira Ander Erasun aurtiztarra, Larretxea aita-semeak eta Aitor Senosiain.
Senosiain II.ak, gainera, maila galdu egin du, eta ikusi beharko da Oihan Larretxearekin zer gertatzen den. Kanporaketan, gerrietako minarekin dagoelako, ezin izan zuen aritu Xabier Mindegiak, eta mailari eusteko kanporaketa jokatu beharko du Larretxea gaztearekin.
Aizkolari bakoitzak bi kana-erdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat moztu behar izan zituen Etxarrin. Floren Nazabal zen kanporaketa irabazteko faborito nagusia eta bere zortzigarren txapela lortzeko ere horrela izanen da da, eta ez zuen arazorik izan garaipena lortzeko (13:16). Bigarren Juanjo Lopez lezaundarra izan zen (14:25), hirugarren Jon Rekondo leitzarra ((14:35), laugarren Ruben Saralegi leitzarra (15:14) eta bosgarren Antonio Senosiain (17:03).
Ezusteko nagusia Donato Larretxearena izan da da, ez baita finalean sartu, baina erixko ibili da azken egunetan, eta hori nabaritu zuen kanporaketan. Zazpigarren egin zuen. Ander Erasun aurtiztarrak ere ez zuen lortu finalerako txartela. Azkenaurreko engorra Antonio Senosiainen denbora berean moztu bazuen ere, azkenean seigarren izan zen. Antonio Senosiainetik 15 segundura. Oihan Larretxea zortzigarren izan zen eta Aitor Senosiain bederatzigarren.